Ibilbide luzea duzue Amasa-Villabonan. Bezero fidel ugari duzue?
Bai, bezero fidel ugari dugu baina batez ere adin ertainekoak esango nuke. Gazteak gutxiago etortzen dira. Guk dendan haurrentzat hasi eta helduetaraino ditugu produktuak hortaz, gure bezeroa familia izaten da, aiton-amonetatik hasita, haur eta gurasoetara iritsi arte..
Zer da Gabonetan bereziki oparietarako gehien, edo nabarmen saltzen den produktua?
Osagarriak asko saltzen direla esango nuke, kamiseta termikoa izan daiteke adibide garbia, edo, txapelak, eskularruak, galtzerdiak… Bestela, gabonetako opariak egiteko erosketa handia egiten da, bezeroak gastatu nahi duenaren arabera eta aurretik erosita duena kontuan hartuta, ezingo nuke zehaztu perfil desberdinak izaten baitira.
Eta oro har, zer da gehien saltzen dena? (Ehizeko materiala, kirolezkoa…)
Neguan oinetakoa da gehien saltzen den produktua haur eta helduetan eta udaran aldiz, galtza motzak izugarri saltzen dira. Hau da, urtaroei begira izaten dira salmentak. Irailetik aurrera ehiza denboraldia hasten denean ere ehizeko produktuak asko saltzen dira, “ehiza eta tiro denboraldia” udazkenean oso denboraldi indartsua izaten da. Aurten birigarro asko egon da eta kartutxorik gabe geratu gara, zoramena izan da.
Azken bi urte hauetako egoeraren ondoren, erosketen kanpaina normaltasunera itzuli da?
Ez. Denda aspalditik dago irekia, nik, zazpi edo zortzi urte daramatzat dendan lanean eta dagoeneko konturatu naiz jaitsieraz, eta igotzeko joera ez da ikusten oraingoz. Beldur handia dago dirua gastatzerako orduan eta lehentasuna ez du honek.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.