Gabonetan zertan nabaritzen da biztanleriaren zati handi bat oporretan dagoela?
Opor egunetan guztia izaten da desberdina, goizetan eta arratsaldetan jende gehiago etortzen da. Goizetan gosaltzera jende asko etortzen da, batez ere gurasoak haurrekin.
Zer da gabonetan gehien saltzen duzuen produktua? Zer du gustukoen bezeroak?
Errege opila izaten da gabonetan saltzen den produktu nagusia. Orain, gabonetan hasi eta erregeak igaro arte gehiena hori da saltzen dena. Gehien gustatzen den opila mistoa dela esango nuke, krema eta natarekin egindakoa.
Errege opilen eskaerarekin dagoeneko hasi zarete? Nola antolatzen duzue lan guzti hori?
Dagoeneko hasi gara eskaerekin, bai. Enkarguak hartzerako garaian zerrenda batean apuntatzen dugu guztia eta bezeroari papertxo batean idazten diogu informazio bera, horrela kontrolpean izaten dugu guztia. Zenbat errege opil eskatu behar diren bai bezeroentzat eta baita eskaria egiterako garaian ere.
Negozioaren ikuspegitik nolako urtea ari da izaten? Beste urteekin konparatuz, salmenta kopuru berdinetara iristen ari al zarete?
Pandemia hasi aurreko salmenta kopuruetara iristeko oraindik asko falta da, kontsumoa asko jatsi dela esango nuke zalantzarik gabe. Ohiturak aldatu egin dira guztiz, arratsalde batzuetan jende asko ibiltzen da baina beste batzuetan aldiz, inor ere ez. Jendea goizetan asko ibiltzen da, enkarguak egitera ateratzen dira eta beti hartzen dute kafetxoa, arratsaldetan aldiz, ez dakit zer esan… etxean edo mendira joaten dira baina herriko kaleetan ez da jende askorik ibiltzen.
Elkarrizketa hau eta gehiago irakurgai Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.