Gabonak | Aiztondo

"Produktuak gertutik ikusteko aukera izatea da Pop up azoka"

Irune Alfonso 2022ko abe. 29a, 07:58

Mirari, Susana, Helena eta Laia Pop Up azokako partaideak dira. Urtarrilaren 8ra bitarte zabalik dago, Kaleberriko 60. zenbakian.

Onurak ekartzen ditu hortaz gabonetako egunetan denda fisikoa izateak?

Esperientzia oso polita eta aberasgarria izan zen iazkoa eta salmentari begiratuta ere emaitza onak lortu genituenez, aurten berriro egitea erabaki dugu. Sare sozialek ongi betetzen dute euren funtzioa baina, erakusleiho fisiko bat edukitzeak alde handia dakar. Herritarrak ez dira ausartzen tailerrera gerturatzen artisauaren intimitatean sartzen direla pentsatzen baitute. “Gure etxera sartzea” asko kostatzen zaie, denda batera aldiz, lasai askorik sartzen dira, hortaz ikuspegi hori aldatzea lortu nahiko genuke. 

Iazko artisauez gain, Helena Agell, Kimuri eta Sualma Jostailuak, aurten artisau berri bat batu zaizue taldera. 

Azken orduan batu naiz taldera, ingurura ere, Aiztondo bailarara azken orduan iritsi naizelako. Donostikoa naiz eta orain Alkizara mugitu berri naiz. Nik ere ez dut denda fisikorik eta Susanak aipatu duen bezala, saren sozialak euren funtzioa betetzen dute, bai,  baina herritar askok produktuak ukitu eta frogatu egin nahi dituzte eta horrelako momentuak sortzea ezinbestekoa da. Horregatik, gabonei begira produktuak gertutik ikusteko aukera izateak eta sare sozialetan ikusi dutena pertsonan frogatzeko aukera izateak ate asko irekitzen dituela pentsatzen dut. 

Laia, zer da zuk egiten duzuna?

Laia Varela naiz eta bitxigintza egiten dut. Zilarrean eta 3D inpresioan egiten ditut nire bitxiak. Hortaz gain, ikastaroak ematen ditut eta metalaren berziklapena ere egiten dut. Nire kasuan, salmenta nire lanaren herena dela esango genuke horregatik aukera bikaina iruditzen zait Pop Up azoka, Villabonan eta Aiztondo bailaran nire proiektua ezagutarazteko. 

 

 

Elkarrizketa hau eta gehiago irakurgai Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!