Duela ia hamarkada bat abiatutako proiektu bati tira egin diote Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak, "Katuen kontuak" emanaldiarekin: kantuan ariko da lehena; kontu kontari, bigarrena.
Sinopsia
Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen.
Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo eta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da eta kantuok hartu ditugu berriro esku artean.
Aiurriko harpidedunen artean 2 sarrera zozkatuko ditugu
Aiurriko harpideduna zara eta ikuskizunaz gozatu nahi duzu? Amasa-Villabonako Udalari esker, Aiurriko harpidedunak sari polita eskuratu dezake. Bidali whatsapp mezua 619 163 537 telefono zenbakira, "Kontua" hitza aipatuz. Eta zozketaren irabazleak 2 sarrera eskuratuko ditu.
Epea: Urtarrilak 24, asteartea.