Sexu jazarpenaren gainean mintzatu dira Lurgatz talde feministako kideak

Irune Alfonso 2023ko urt. 21a, 10:14

"Y a mi tambien" dokumentala proiektatu zuten Txoko Morean atzo arratsaldean. Dokumentalean, laneko sexu jazarpena bizi izan duten emakumeen testigantzak eta esperientziak jasotzen dira baita, psikologo adituen azalpenak ere. Dokumentala ikusi ondoren, bertan entzun eta ikusitakoaren gainean mintzatu ziren Lurgatz talde feministako kideak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!