Herriko hiru ikastetxetako haurrak elkartuko dira gaurko kalejiran. Erreboteko plazan abiatukoda ospakizuna, eta ondoren txaranga doinuen atzean kalejiran ibiliko dira.
Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu mozorroa janztera eta inauteriak herrian ospatzera: "Animatu! Pirataz jantzi, eta gerturatu otsailaren 16an, ostegun gizen egunean, arratsaldeko 15:15ean, Villabonako Erreboteko plazara!"
⚠️Adi! Ostegun Gizeneko kalejira dela eta, gaur 15:15etatik 17:00etara Villabonan #trafiko mozketak egingo dira. Ahal den neurrian Villabonara autoz ez sartzea eskatzen dugu.
— Villabonako Udala (@VillabonaUdala) February 16, 2023
15:00-17:00 artean #Autobus geltokiak Burni-Zubian eta Etxeondoko gasolindegian.#Udaltzaingoa #Villabona pic.twitter.com/wDRuZpt21t