"Gazte berriak sartu dira asanbladara eta lan egiteko ilusioa dute"

Irune Alfonso 2023ko mai. 13a, 08:00

Onddo Gazte Asanbladako kide diren Oihana Alkain eta Manex Iriarte.

Onddo Rock jaialdia bueltan izango da Amasa-Villabonan, maiatzaren 13an. Aspaldiko tradizioa den musika ekimena berriro martxan jartzearekin batera, Onddo Gazte Asanbladaren urteurrena ere ospatuko dute. 

Badira urte batzuk Onddo Rock egin ez dela. 

Oihana Alkain: Horrelako jaialdi bat antolatzeko jendea behar da, eta orain arte jende falta izan dugu. Gazte asanbladan betikoak genbiltzan eta ez genuen indarrik gure artean horrelako ekimen bat antolatzeko. Orain, gazte berriak sartu dira asanbladara eta lan egiteko ilusioa dute. Egia esateko, beti izan dugu gogoa aurreko asanbladako kideek sortu zutela Onddo Rock jaialdia guk antolatzeko. 

Onddo Gazte Asanbladaren kutsua dela esango genuke eta ez dugu inoiz barrutik ezagutu, horregatik, ilusio berezia dugu. Ez da izango kide ohiek antolatzen zuten bezalakoa, noski, baina gure txikitasunean zerbait handia egin nahi dugu herriarentzat. 

Jaialdiari hasiera emateko ekitaldi bat aurreratu duzue. Zer da plazaratu nahi duzuena?

M.I.: Onddo herri mugimendu desberdineko gazteak biltzen dituen asanblada bizia da, jende eta konpromiso anitzez osaturikoa. Gazte mugimendua dago eta mugimendu hori oraindik eta gehiago indartu nahi dugu. Herritik herriarentzat lan egiteko prest dagoen asanblada gara, gazte zein helduei laguntzeko prest dagoena eta hori erakutsi nahi dugu. 

Zuloan taldean ikusiko zaitugu zuri, Manex. 

Guztira, guk sortutako zortzi abesti plazaratuko ditugu. Taldeak ezagutzeko aukera aproposa da honakoa, eta guk, gure herrian dauden taldeak kontuan hartu nahi ditugu eta ikustaraztera eraman. Lain eta Habi talde ereduak dauden bezala, Amasa-Villabona herrian musika mundua aurrera doa. 

 

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!