Joseba Tapiak doinua jarri zien Tximela presoaren bertsoei, Aljibean

Xabier Lasa 2023ko eka. 12a, 14:19

“Tximela Kapitainaren Izarrak” diskoarekin kontzertu gozagarria eman zuen Aljibean joan de ostiralean, Kiko Puigsses biolontxelo jolea lagun zuelarik. Tolosan jaio eta Amasa-Villabonan bizi izan zen Luis Rezola “Tximela”k 1937an Duesoko espetxean idatzitako bertsoekin plazaratu zuen Tapiak diskoa 2013an. Kontzertuaren aurretik, Haritz Azurmendik Tximelarekin lotutako hitzalditxo jakingarria eman zuen. Bideoz ikusgai, Azurmendiren hitzartzea, eta kontzertuko hiru abesti:

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak antolatu zuen kontzertua.

Hamazortzi abestiz osatzen da “Tximela Kapitainaren Izarrak” diskoa, eta hona zeintzuk ikusi daitezkeen bideoz: Ta Tximela kantari, Harri gainean lotan, eta, Inork nahi ez duen etxea.

Bestalde, Tolosaldeko historia soziala ikertzen ari den Haritz Azurmendi Albizturko gazteak, Tximelaren biografia eta bertsokera ez ezik, gerra aurreko eta ondorengo testuinguru soziala azaldu zuen.

Entzule ugari bertaratu zen Aljibeara, eta tartean ziren Luis Rezola Tximela-ren familiakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!