Santioak 2023

2023ko Santio Jaien aurkezpena egin dute

Irune Alfonso 2023ko uzt. 13a, 19:42

Herriko eragile ugarik elkarlanean osatutako egitaraua da gaur aurkeztu dutena herriko plazan, eta Ander Goikoetxea zinegotziak eskar hitzak izan ditu eurentzat.

Bestetik, Joxean Kubero Kultur teknikariak aurtengo Santio Jaien xehetasunak azaldu ditu, baita, herriko jaiak hasi aurretik egingo diren bi ekitaldi aipatu ere, Garagardo azoka eta Oinkari Dantza Taldearen emanaldi berria, "Errotan". Ondoren Beatriz Untzue alkateak hartu du hitza eta aurtengo jaietako txupina Salbadora elkarteko kideek jaurtiko dutela aipatu du herriko helduei eta jubilatuei omenaldia egiteko. Azpimarratu du suziri bakarra izango dela aurten jaurtiko dena, behar bereziak dituzten pertsona batzuei kalte egiten dietelako zaratak. Bestalde, aurten ere herriko Akain talde feministarekin protokoloa osatu dutela azaldu du pasa den  urtekoa ez errepikatzeko. Azkenik, jaietako zapiak aipatu ditu, aurten, Amasa-Villabonako pentsionisten mugimenduak hartu du ardura. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!