Subijana lantegian lan egin zuten emakumeen historia Gureako erakusketan jaso dute

Xabier Lasa 2023ko abe. 2a, 08:00

Kotoiaren Emakumeak ekimeneko kideak: Laura Bein idazlea, Nerea Tuduri poeta, Fanny Alonso diseinatzailea, Maialen Porroy ilustratzailea eta Dabid Argindar argazkilaria.

Villabonako Subijana lantegian lan egin zuten emakumeen historiak eta lekukotzak biltzen dituen erakusketa ireki dute Gurea erakusketa aretoan, Kotoiaren Emakumeak elkartearen eskutik, eta Amasa-Villabonako Udalak lagunduta. 

Irekitze ekitaldian, azaroaren 24an, Beatriz Unzue alkatea pozik agertu zen, “erakusketak Amasa-Villabonan eta Gipuzkoako ehungintzan aztarna utzi duten emakume langileak omentzen baititu”. Esker ona adierazi zien antolatzaileei, eta batik bat “beren bizipenak partekatu dituzten emakume ausart guztiei”. Fanny Alonso erakusketako zuzendariak gogoratu zuen orain lau bat urte ekin ziotela Kotoiaren Emakumeak egitasmoari. “Diseinatzailea naiz, eta Andoaingo Algodoneran langile izan zen Pepita Izagirrerekin oihalen gainean hizketan ari nintzela sortu zen ideia. Horrela, ehungintzan lan egiten zuten emakumeen lekukotzak jasotzen hasi ginen; egiazki, kontakizun harrigarriak, sentimenduz beterikoak joan gara jasotzen etengabe. Bestalde, esan behar da egitasmora arlo artistiko desberdinetako jendea joan dela batzen geroztik. Andoainen eta Bergaran erakusketa bana egin ostean, Amasa-Villabonara ekarri da”.

Erakusketara huribltzen den herritarrak, emakumeen lekukotzatk ez ezik, beste hainbat objetu ikusi ahal izango ditu; besteak beste, makina bat erretratu zahar, Villabonako fabrikan langileak izan ziren Margari Olano, Mari Paz Ezeiza, Laura Barral eta Amaia Rodrigok utzitako zapiak, Argindar argazkilariak sortutako argazki artistikoak,Tudurik idatzitako poesiak... 

Andoain, Bergara eta Villabona, ehungintzak batuta

Villabonan Subijana lantegia 1860an ireki zuten Gipuzkoako burgesiako zenbait inbertsiogileek, eta agudo aitzindari bilakatu zen ehungintzaren sektorean, estanpazioaren arloan. 1917an, Andoaingo Algodonera Guipuzcoana enpresaren ondasunak eskuratu zituen. Denboraldi horretan, Villabonan 500 langile aritzen ziren, eta horietatik 300 emakumeak ziren. 

Oso baldintza txarretan egiten zuten lan langileek Villabonan zein Andoainen: 14 orduko lanaldiak, baja edo oporrak hartzeko eskubiderik gabe... Andoainen aski famatua egin zen lantegian bertan jabeek ipini zuten haurtzaindegia, Karidadeko kongregazioko (La Milagrosa) mojek kudeatuta. Zenbaitetan modernitatearen seinaletzat hartua izan den arren, egiazki, produkzioari begira enpresak hartu zuen erabakia izan zen. 

Erakusketa abenduaren 15a bitarte egongo da irekita.

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 638 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!