Negua izan dute aurtengo gai nagusia. Elurretako panpinak, elur malutak eta mendizale-eskiatzaile talde handiak ibili dira kaleetan barrena.
Errebote plazan dantza egin ondoren, txarangaren doinuekin abiatu dira Kale Nagusian barrena. Herria inauteri giroz bete dute gaztetxoek euren umore onarekin. Santio egoitzaren parean beste geldialdi bat egin dute, bertako egoiliarrei emanalditxoa eskaintzeko. Ondoren, plazara itzuli dira kalejiran, bertan merienda goxoa dastatzeko.