Inauteria egun bakarreko ospakizuna da Aiztondon eta Urnietan. Andoainen, berriz, hainbat egunez ospatzen da Inauteria.
Baserritarren aldarrikapenak, eskualdetik Tolosara

Ainhoa Gil ots 12 Eskualdea

Kritika eta umorea izaten dira Inauterien osagai nagusiak eta, aurten ere ez da horrelakorik falta izan. Zerkausian, larunbatero azoka egiten den tokian bertan, azken asteotako gertakaria izan dute gogoan. Aiztondo eskualdetik eraman dute baserritar jubilatuen aldarrikapena.