Pregoian barrena, Asteasuko hainbat kontu izan dituzte kontuan sorginek, aztiek eta akerbeltzek. Hala nola, litxarkeriez, freskagarriez eta pipa-azalez josita egoten den frontoia, laster ateak itxiko dituen Coviran denda preziatua, abiadura murrizteko dauden koxkak, garai batean Asteasuko jaiak alaitzen zituzten zezen eta poniak, auto elektrikoak kargatzeko berriki jarritako puntua…
“Gora gaixtakeriak!” eta “Goazen akelarrera!” oihukatuz amaitu dute pregoia udaletxetik.