Inauteriak 2024

Cifuentes Sardin "esku zuriko lapurra" erre dute Goikoplazan

aiurri 2024ko ots. 11a, 22:11

Lutoz jantzita eta kandelak eskutan ibili dira makina bat inauteri zale Sardinaren atzetik, Joselontxos txarangak jarri dituen doinu alaien nahiz tristeen pean. Cifuentes "esku zuriko lapur" Sardina erre eta ehortzi dute aurtengo ekitaldian, Lupercales konpartsak antolatuta. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

Segizioa Zumea plazatik igaro ostean Goikoplazara heldu da, eta bertan antolakuntzako kide batzuk udaletxeko balkoitik mintzaldia egin dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Gai ugari jorratu dituzte hitzartzean: hala nola, Andoaingo Udala, alkatea, zinegotziak, klase politikoa, Basteroko eserleku deserosoak, bihar goizean goiz jaiki eta lanera joan beharra, bizitzaren garestitzea…

Ekitaldiari amaiera emateko, Cifuentes Sardina erre dute. Horretarako, segizioan parte hartu duten Ayuso eta Abascal haren kideei eman diete Sardinari sua emateko “ohorea”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!