Lutoz jantzita eta kandelak eskutan, Sardinaren segizioko parte-hartzaileak Goikoplazatik abiatuko dira iluntzeko 19:30ean, eta Zumea plazatik igaro eta Goikoplazara itzuliko dira. 20:30ean Sardinaren Ehorzketa egingo dute, herriko hainbat gai umore beltzez jorratzen duen mintzaldia udaletxeko balkoitik irakurri eta gero. Iaz berreskuratu zuten inauteriei loturako jai hori. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai daude.