2024ko Santio Jaiak aurkeztu dituzte gaur, Amasa-Villabonako Errebote plazan

Irune Alfonso 2024ko uzt. 16a, 19:49

Beatriz Unzue Alkatea, Joxean Cubero Udaletxeko kultur teknikaria eta herriko eragile eta taladeko kideak agertu dira Santioetako aurkezpenean. 

Unzuek hartu du hitza lehenbizi herritarren parte hartzea goraipatuz eta eskerrak emanez, "egun hauek esanahi berezia dute guretzat, eta gure herriko jende eta talde askoren ahaleginaren emaitza dira. Bereziki azpimarratu nahi dut Jai Batzordean parte hartu duzuen eragile, elkarte eta talde guztien garrantzia, zuen lankidetza, gogoa eta konpromisoa funtsezkoak baitira festa herrikoi eta parte-hartzaile hauek posible egiteko. Zuen ekarpenik gabe, Santioak ez lirateke izango gure nortasunaren eta komunitatearen isla."

Ondoren Cuberok egitaraua aurkeztu du azpimarratuz, Jai Batzordean aho batez onartuta, aurten, Irrik Aisialdi Elkartea arduratuko dela Santio jaiei hasiera emateaz eta erroskilla igo eta txupinazoa jaurtitzeaz. Bestetik, suziren erabilera murriztearen erabakia hartu dela helarazi du teknikariak, aurten ere, hainbat haurrek, etxeko animalien zein pertsona zaurgarrien ongizaterako.  Azkenik, berriro ere, Unzuek hartu du hitza, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa abian jarriko dela aipatu du " protokolo honek erasoren bat gertatu edo ikusiz gero jarraitu beharreko urratsak zehazten ditu eta horrekin batera, 24 orduz arreta eskainiko duen telefono zenbakia egongo da eraso matxistaren bat pairatu edo ikusiz gero, laguntza eskatzeko. Zenbaki hori 697 116 611 izango da"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!