Santioak, ohi bezala, uztailaren 24tik 31ra luzatuko dira

Aiurri 2024ko uzt. 22a, 09:46

Asteazken arratsaldean ekingo diote jaiari, Amasa-Villabonan. Zortzi egunez ospakizun ugari izango da.

Uztailak 24, asteazkena

18:00 Santioetako Erroskila igotzea eta txupinazoa, Irrika aisialdi elkartearen eskutik, Erreboteko plazan, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta.

19:30 Helduen futbitoko finala, Erreboteko plazan.

21:30 Herri afaria, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Txerminen.

23:00 Danborrada, Onddo gazte asanbladaren eskutik,Iraunkorrak txarangak alaituta. Satorratik abiatuko da.

00:30 Dantzaldia: Gabezin taldea, Erreboteko plazan.

01:00 Gazte garaiak oroitu, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.

 

Uztailak 25, osteguna. Santio eguna

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako txistu taldearen eskutik.

10:30 Korporazioaren bisita Santiago egoitzara.

10:30 Herri krosa haurrentzat, Zunbeltzen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.

11:30 Herri krosa helduentzat, Zunbeltzen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.

11:00 Otsabi fest sortzaile gunea, egun osoan: artisau postuak, tailerrak, musika, janaria,...

12:00 Loatzo Musika Eskolako bandaren kontzertua, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Gurea antzokian.

13:30 Soka-dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako udal pilotalekuan.

14:00 Sari-banaketa ekitaldia: Atari bizi eta Jai-egitarauaren azala, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako udal pilotalekuan.

17:00 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako trikitilari taldearen eskutik.

18:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan, Tolosako dultzaineroek alaituta. 

19:30 Eresargi abesbatzaren kontzertua, Gurea antzokian.

23:00 Psychoclown, gaueko perkusio emanaldi ibiltaria, Erreboteko plazan hasita.

 

Uztailak 26, ostirala. Santana eguna

09:00 Diana, Tolosako dultzaineroek alaituta.

11:30 Konpartsa herrikoia. Motiboa: 80ko hamarkadako mobida. Zunbeltz kale antzerki elkartearen eskutik, Txerminetik abiatuta.

14:30 Konpartsaren bazkaria, Amalur plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Berdura plazan.

17:00 Haur eta nerabeen parkea, Arroako plazan: F1 eta skate simuladoreak, errealitate birtuala, puzgarriak, partxisa, ludoteka, etab.

18:00 Konpartsa herrikoiaren kalejira, Zunbeltz kale antzerki elkartearen eskutik, herrian zehar, Gauerdi txarangak alaituta.

19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txerminen.

20:00 Kontzertua, Erreboteko plazan: Matraka, 80ko hamarkadako bertsioak.

22:00 Kontzertua, Erreboteko plazan: Hasta la polla, La Polla Records taldearen bertsioak.

 

Uztailak 27, larunbata. Erromeria eguna

10:00 Xake jokoa helduentzat, Santio txapelketa. Ezkai memoriala, Txistulari plazan, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik.

11:00 Santiotan Kantari kantujira, Villabonako udal pilotalekutik abiatuta.

11:30 Halterofilia Santio Saria, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.

16:30 Xake jokoa haurrentzat, 14 urte azpiko txapelketa, Billabona Xake Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

 

Erromeri eguna

Oinkari dantza taldeak antolatuta, Erreboteko plazan.

18:00 Sagardo eta hegaluzea parrillan.

18:15 Kantu jira.

19:00 Erromeria: Irma eta Jokin, Erreboteko plazan.

22:30 Bertsolariak, Txerminen: Andoni EgaÒa, Anjel Mari PeÒagarikano, Jexux Mari Irazu, Millan Telleria, Sebastian Lizaso Eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:00 Tapia eta Leturia banda. Jarraian, Larrain dantza herrikoia, Hernaniko dultzaineroen eskutik. Jarraian erromeria: Malkogarriyak taldea. Erromeri eguna, eguraldi txarrarekin, Txerminen izango da,

 

Uztailak 28, igandea. Gazteen eguna

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako txistu taldearen eskutik.

12:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan, Tolosako dultzaineroek alaituta.

14:30 Gazteen bazkaria, Onddo gazte asanbladaren eskutik, Erreboteko plazan.

16:00 Helduen bola tiraldia, Olaederrako bolatokian, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik.

17:00 Nagusien mailako eskupilota finalak, Villabonako udal pilotalekuan, Behar Zana elkartearen eskutik.

17:30 Gazteen DJ emanaldi ibiltaria: Fresa Morango, Erreboteko plazatik abiatuta.

23:00 Gazteen DJ saioa: DJ Euzkolabel, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 29, astelehena

10:00 Toka txapelketa, Salbadora jubilatuen elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

10:00 6-14 urte arteko pilota saioa, Behar Zana elkartearen eskutik, Villabonako udal pilotalekuan.

11:00 Jubilatuen eta kultur ikastaroetako eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txerminen.

16:00 Haur eta gaztetxoen bola tiraldia, Olaederrako bolatokian, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik.

18:00 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Erreboteko plazatik abiatuta.

18:00 Pilota: frontenisa banaka eta eskuz binakako txapelketa herrikoia, Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana kirol elkartearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako udal pilotalekuan.

 

Uztailak 30, asteartea. Kuadrillen eguna

14:30 Kuadrillen bazkaria, Etxeondo parkean.

17:15 Kuadrillen kalejira, Gauerdi txarangarekin.

20:15 Dantzaldia, Laket taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

21:30 Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, musikak alaituta, Jubilatuen biltokian.

00:00 Zezen suzkoa, Erreboteko plazan.

0:15 Dantzaldia, Laket taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 31, asteazkena. San Ignazio eguna

09:00 Diana, Tolosako dultzaineroek alaituta.

10:00 Ur parkea, malkar plazan: txirrista pirata txikientzat, txalupak, apar festa eta txirrista erraldoia.

11:00 Errebotea: Villabona-Hazparne 95. Norgehiagoka, Behar Zana elkartearen eskutik.

12:30 Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Malkar plazatik abiatuta, Loatzo musika eskolako txistu taldeak alaituta.

13:00 Eresargi gazte abesbatzaren kontzertua, Berdura plazan.

18:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan, Tolosako dultzaineroek alaituta.

20:00 Remiri XV. urteurreneko omenaldia, Remi gogoan ekimenaren eskutik, Remi Ayestaran pasealekuan.

20:30 Rock emanaldi ibiltaria: Rockalean, Erreboteko plazatik abiatuta.

23:00 Erroskilaren kalejira, Errebote plazatik. abiatuta. Ondoren, erroskila erretzea eta Santioetako irudien proiekzioa, Jai Batzordearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!