2024/07/29 10:00 - 18:00

Jaia

Santioak 2024

Santioak 2024
Amasa-Villabona

Uztailak 29, astelehena

10:00 Toka txapelketa, Salbadora jubilatuen elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

10:00 6-14 urte arteko pilota saioa, Behar Zana elkartearen eskutik, Villabonako udal pilotalekuan.

11:00 Jubilatuen eta kultur ikastaroetako eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txerminen.

16:00 Haur eta gaztetxoen bola tiraldia, Olaederrako bolatokian, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik.

18:00 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Erreboteko plazatik abiatuta.

18:00 Pilota: frontenisa banaka eta eskuz binakako txapelketa herrikoia, Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana kirol elkartearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako udal pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!