Ia konturatu gabe, 15 urte pasa dira

Remi gogoan ekimena 2024ko uzt. 22a, 11:37

Baina 2009ko uztailaren 31an gertatu zena oso presente daukagu.

Ertzaintzaren presio eta probokazioek Remiri bihotza leherrarazi zioten.

Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ardura bere gain hartu ertzainak festa gunera bidaltzeagatik eta izan zuten jokabideagatik.

Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.

Gainera, aurten indarkeria polizialak herriko beste gazte bat zauritu izanak gure haserrea areagotu du. Bada gauzak aldatzeko garaia!

Urtero moduan, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harriaren ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Herritar denak gurekin izatera gonbidatzen zaituztegu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!