“Agerikoa da aurtengo jaietako ekintzetan parte hartze maila handia izan dela eta giro atsegina, sanoa eta alaia nagusitu dela. Esan dezakegu, jai jendetsuak izan direla, guztion arteko elkarbizitza oso ona izan dela eta errespetua gailendu dela”. Poza eta lasaitasuna erabatekoa da ez baitute erasoen aurkako protokoloa aktibatu behar izan. Mugimendu feministak egindako prebentzio lana azpimarratu nahi izan du Udal gobernu taldeak.
Beste hainbat adierazpenen artean, Unzueren lantaldeak jaietan lanean aritu direnak goraipatu ditu. Hots, kale garbitzaileak, udal brigadako langileak, Udaltzainak eta kultur teknikariak.
Jai Batzordearen balorazio bilera
Santio jaien balorazioa Jai Batzordeak egingo du irailean deituko duten bileran.