Lehertu da Amasako jaien hasiera iragartzeko txupinazoa. Martina sorgina plazara gerturatu da arratsaldean eta hedabe magikoa egin du bertan elkartu diren haurrekin, ondoren, txupinazoarekin batera, kanpandorrera igo da sorgina, eta jaietan berea izan ohi duen tokia hartu du. Gazte-eguna izango dute bihar amasarrek.