Plataformak adierazi duenez, atzokoan deklarazioa eman zuten "otsailaren 12an karga poliziala agindu zuen ertzain-buruak eta Xuharri tiro egin zion ertzainak. Egindako deklarazio horiek soilik kontuan hartuta, Xuharren kasua artxibatu du epaileak. Ertzainek, egindako esku-hartzea proportzionala izan zela deklaratu zuten eta beraien segurtasuna jokoan zegoela eta tiroz kargatu zutela adierazi. Antza, epaileari ere nerabez goraino zegoen kale batean tiroka astea bidezkoa iruditu zaio".
Epaitegiei ardura eskatu diete
Justizia eskatzen jarraituko dute: "Auziak eskatzen duen seriotasunarekin epaitu dezatela Ertzaintzaren esku-hartzea. Xuharrek ez du begia galdu, begia galduarazi dio Ertzaintzak".