Liga nazionaleko saioa egin zuten larunbatean

Aiurri 2025ko uzt. 2a, 11:26

Danok Danena halterofilia taldeko kideek Liga nazionaleko saioa egin zuten joan zen astean. Urte askoren ondoren, iaz berreskuratu zuten Liga Nazionalerako gaztetxoen taldea eta aurten berriz 17 urtez azpiko taldea dute bai mutiletan bai neskatan.  Ondoren lortutako emaitzak:

17 urtez azpiko mutilak  1175,73 puntu 
Unai Mesa, Eneko Mesa, Sergio González, Mohamed Reda El Byad, eta Zigor Urretabizkaia. Ordezkoak: Ander Rodriguez eta Joel Ropero.
17 urtez azpiko neskak  649,65 puntu
Maialen Zubeldia, Mirari Maqueda, Jisbeli Rivera, Isabella Gonzalez eta Kisbel López.
 
Helduen artean azaltzen diren pultsulari batzuk, Espainiako Absoluto Txapelketan hartu zuten parte eta bertan egindako marka konbalidatu zaie ligarako: Ekaitz Cortajarena, Kristian Labaka, Susana Dávila, Izarne Marko eta Amaia Mediero. Eta beste hauek Euskadiko Master Txapleketan ekainaren 21ean Irunen: Ion Ander Iriarte, Aritz Salaberria eta Amaia Blanco
Ondoren helduen lehen taldeek lortutako puntuazioak:
 
Helduak mutilak
Ohorezko maila - Danena A      1636,81puntu
Ekaitz Cortajarena, Stalin Cueva, Kristian Labaka, Eki Lizaso, Igor Sasiain. 
Danena B     1402,75 puntu
Jon Kepa Cortajarena, Gorka Endjilo, Reda El Byad, Ion Ander Iriarte, Unai Mesa.
Helduak neskak 
Danena A  983,50 puntu
Susana Dávila, Amaia Mediero, Lorena Wepsiec, Izarne Marko eta Amaia Blanco.
 
Orain Liga Nazionaleko sailkapenean  Danok Danena taldeak zein postu duen jakiteko, Espainiako Federazioak argitaratuko dituen sailkapenen zai egongo da taldea.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!