[Postontzia]

16 urte joan diren arren, 2009ko uztailaren 31n gertatu zena ez dugu ahazten

Remi Gogoan Ekimena 2025ko uzt. 20a, 07:00

2024 urteko ekitaldia.

Urtero moduan, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harriaren ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Denak gonbidatuta zaudete.

Ertzaintzaren presio eta probokazioek Remiri bihotza leherrarazi zioten. Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ardura bere gain hartu ertzainak festa gunera bidaltzeagatik eta izan zuten jokabideagatik. Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.

Urtero moduan, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harriaren ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Denak gonbidatuta zaudete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!