2025/07/24 18:00

Jaia

Santioak 2025 - Uztailak 24

Santioak 2025 - Uztailak 24
Amasa-Villabona

Uztailak 24, osteguna

18:00 Santioetako Erroskila igotzea eta txupinazoa,

Oinkari Dantza Taldearen eta Jubilatuen elkartearen eskutik, Erreboteko plazan, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta.

19:30 Kuadrillen arteko futbito txapelketako finala, Erreboteko plazan.

20:00 Eresargi abesbatzaren kontzertua, Gurea antzokian.

21:30 Herri afaria, Txerminen.

23:00 Gazteen danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta.

00:30 Gabezin taldea, Erreboteko plazan.

01:00 Gazte garaiak oroitu, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!