Aritz Egea eta Ainhoa Garikano, Trikuharri lasterketako txapeldun

Ainhoa Gil 2025ko uzt. 19a, 17:17

Gaur goizean ospatu da Trikuharri mendi lasterketa. 22 kilometroko ibilbide luzea aukeratu dutenek 09:30etan ekin diote lanari, 12 kilometroko ibilbide motzagoa egin dutenan ordu laurden beranduago atera dira. 

Irteera puntuan, omenaldia egin diote Markel Carmona Urnietako gazteari. Gaixotasun arraroei ikusgarritasuna emateko lanean ari dira haren ingurukoak eta, ibilbide motzeko lasterketan parte hartu dute, Carmona gurpildun aulki berezian zeramatela. Txalo artean sartu dira helmugara. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Aurrera Markelekin Adelante Con Markel (@aurreramarkelekin)

Goiz polita izan da Amasa-Villabonan. Kirolariek hezetasun handiaren kaltea pairatu behar izan dute gaurkoan eta, ibilbideko azken metroetan jende asko izan dute zai, txalo zaparrada batekin ongi-etorria egiteko. 22 kilometroko lasterketa luzean, Aritz Egea urretxuarra zen faborito nagusia eta, ia hasieratik jarri da buruan. Helmugan, hauxe izan da lehen hirukotea: 

  1. Aritz Egea (Urretxu) 02.00.19
  2. Ander Amonarriz (Hernani)  02.00.41
  3. Xabier Agirre (Idiazabal) 02.06.09

Seigarren egin du Eneko Garin billabonatarrak eta bera izan da, ibilbide luzeko lehen billabonatarra.

Emakumeen mailan, Ainhoa Garikano tolosarra izan da garaile.

  1. Ainhoa Garikano (Tolosa) 02.31.46
  2. Leire Elola (Tolosa) 02.36.56
  3. Janire Agirre (Idiazabal) 02.42.08

Leire Ayerbe gaztea izan da lehen herritarra, hamairugarren postuan sailkatuta. 

 

12 kilometroko ibilbide motzean, hauxe izan da gizonezkoen podiuma: 

  1. Julen Balerdi (Idiazabal) 00.55.21
  2. Eneko Mariño (Donostia) 00.55.31
  3. Axier Aburuza (Aduna) 00.56.16

Unai Artola izan da lehen herritarra. 

Emakumezkoen podiuma berriz, honelaxe osatuta geratu da: 

  1. June Agirrezabalaga (Zarautz) 01.06.18
  2. Jule Olaizola (Zumaia) 01.07.18
  3. Irune Lertxundi (Orio) 01.08.38

Leire Lizarralde izan da lehen herritarra, seigarren postuan sailkatuta. 

Fibromialgia abordatzen! ekimeneko Beñat Garciak ere parte hartu du lasterketan. Fibrolmialgiari ikusgarritasuna eman eta haren ikerketa sustatzeko aldarrikapena zabaltzen ari da gazte asteasuarra. Kirol erronka ezberdinak egiten ari da azken urtean eta Trikuharri lasterketan ere hartu zuen parte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!