Arratsaldeko 18:00etan jaurti dute txupinazoa, Iraunkorrak txarangaren doinuekin girotuta. Ondoren, buruhaundiak, ipotxak eta erraldoiak protagonista izan dira kalejiran, herriko kaleetan barna. Jai giroari jarraipena emanez, futbito txapelketaren finala jokatu da, ikusle ugari bildu dituen ikuskizun jendetsuan.