Haurren XLIII. Herri krosa

Aiurri 2025ko uzt. 25a, 22:04

Goizeko freskuran, kirol giroan hasi da Santio jaien bigarren eguna. Haur, guraso eta ikusle ugari bildu dira goizeko lasterketak ikustera eta animatzera.

Haur Krosa 10:30ean hasi da aurrebenjaminekin, ibilbide txikiari buelta bat emanez. Ondoren, 10:40ean benjaminek parte hartu dute, ibilbide berdina eginez. 10:50ean alebinek hartu dute lekukoa, ibilbide txikiari bi buelta emanda. Azkenik, 11:00etan infantilak aritu dira, oraingoan ibilbide luzeari buelta bat emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!