Helduen XLIII. Herri krosa

Aiurri 2025ko uzt. 25a, 22:18

Haur Krosaren ostean, kadete, jubenil eta helduen txanda izan da Santio jaien baitako XLIII. Herri Krosean. Adin-talde bakoitzak bere mailari egokitutako distantzia osatu du.

Kadeteek 2,5 kilometroko ibilbidea egin dute, ibilbide nagusiari buelta bat emanez. Jubenilek, berriz, 5 kilometroko ibilbidea osatu dute, bi buelta eginez. Proba nagusia 7,5 kilometrokoa izan da, eta parte-hartzaileek ibilbideari hiru buelta eman dizkiote.

Helduen sailkapena:

1. Aitor Etxeberria 23:59
2. Marcos Zaldibia 24:25
3. Aritz Garin 24:56

1. Nerea Arrizabalaga 31:09
2. Lourdes Colomo 31:57
3. Miryam Aramendi 33:42

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!