Erromeria eguna, sagardo eta pintxo artean

Aiurri 2025eko uztailaren 26a

Aurten, Santio egunarekin batera ospatu da Erromeria eguna. Ospakizun borobila bizi izan zuten atzo billabonatarrek.

Arratsalde partean, festa giroa nagusitu zen Errebote plazan: 18:00etan hasi zen sagardo eta pintxo dastaketa, eta bertaratutakoek aukera izan zuten hegaluzea parrillan dastatzeko, Euskal Herriko hainbat sagardotegiren eskaintza lagun.

Ondoren, 19:00etan, erromeriak hartu zuen plaza: Jota eta Lierni trikitilariek jarritako doinuekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!