Konpartsa herrikoia, kalez kale, Ipar Ameriketako gaia ardatz

Aiurri 2025eko uztailaren 26a

Santioen hirugarren egunean, konpartsa herrikoia izan da protagonista. Ipar Ameriketako gaia oinarri, herriko kaleak kolorez eta jendez bete dira goizetik.

15:00etan, konpartsaren bazkaria izango da Txerminen. 16:00etan, helduen bola tiraldia jokatuko da Olaederrako bolatokian, eta 16:30ean, haurrentzako xake txapelketa (Sub 14) jokatuko da Txistulari plazan.

Arratsaldean, 18:00etan, konpartsa herrikoiaren kalejira abiatuko da berriz, Gauerdi txarangaren musikarekin. Gaua, berriz, musikaz eta giro onaz beteta etorriko da: 23:30ean, Eztanda taldearen kontzertua izango da, eta 01:30ean, Euskaraokea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!