Hamabi eta hamabost urte bitarteko sei gaztek osatzen dute Ai Ama! taldea: Liher Yarza Bengoetxeak, Aner Elgarresta Aramendik, Ander Lertxundi Iturbek, Xuban Ugalde Labakak, Mikel Lertxundi Ariztegik eta Ekhi Barrenetxea Solanok, zehazki.
Taldea duela pare bat urte sortu zuten, eta euren ibilbidean aurrerapauso garrantzitsua eman dute dagoeneko: Haritik izeneko diskoan beraien aletxoa jarri dute. Etorkizunari begira, proiektu politak dituzte esku artean, eta ilusioz beterik daude plazaz plaza jotzen jarraitzeko.