SANTIO JAIEN LEHEN BALORAZIO POSITIBOA
EGIN DU UDAL GOBERNU TALDEAK
"Amaitu berri diren Santio jaiei lehen begirada bat ematerakoan, orokorrean jaietako ekintzetan izandako parte hartze handia eta Villabonako kaleetan nagusitu den jai-giro sanoa azpimarratu behar ditugu ezinbestean.
Egun askotan eguraldiak lagundu ez badu ere, egitarauko ekitaldi guztiak aurrera atera dira eta euriak ez du jaietako alaitasuna eta algara gelditzerik izan.
Bestalde, aipatzekoa da momentuz behintzat ez dela inolako indarkeria edo eraso matxistaren salaketarik izan, eta era berean ez dela ez-ohiko istilu edo liskar aipagarririk gertatu. Jai hauetan errespetua, elkarbizitza eta enpatia gailendu dira. Espero dugu aurrerantzean hau ohikoa eta normala izatea, eta aipamen hau egin beharrik ere ez izatea. Hala bedi".
Amaitzeko, Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo Santio jaietako ekintzetan parte hartu dutenei, kanpotik etorritako bisitariei, lanean aritu behar izan dutenei eta bereziki boluntario gisa ekintzak antolatzen edo laguntzen aritu diren herritar horiei guztiei. Beste behin, harrotasunez esan dezakegu Santioak jai herrikoi eta parte hartzaileen eredu bikaina direla. Aupa zuek! Eskerrik asko!