Joan zen urteko azaroaren 27an hartu zuen epaileak auzibidea ixteko erabakia. Xuharren aldeko plataformak agerraldia egin zuen egoeraren berri emateko.
Berria egunkariak azaldu duenez, defentsak erreforma helegite bat aurkeztu zuen momentu hartan, Tolosako epaitegian bertan, baina hark artxiboa berretsi zuen abenduaren 26an. Azkenik, Gipuzkoako Probintzia Auzitegira jo zuten, eta hark arrazoia eman die asteazken honetan, instrukzio epaitegiari aginduz prozedura berriz irekitzeko. Iaz egin ez ziren diligentziei bidea irekiko die honek.
View this post on Instagram