Haatik konpainiaren ikuskizuna, igandean Villabonan

Ainhoa Gil 2025eko irailaren 25a

Irailaren 28an, 19:30etan hasiko da Ots dantza ikuskizunaren emanaldia. Haatik taldeak eta Jone San Martinek sortu dute eta 'Herri gogoa' zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kulturala du abiapuntu.

Berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen diskografikoak, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Mugimendu haren inguruan osatutako dantza ikuskizuna da Haatik konpainiak eskainiko duena. Sarrerak dagoeneko salgai daude 8 €-tan villabona.eus webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!