2025/11/23 17:00

Antzerkia

Atearen bestaldean. Hika teatroa

Atearen bestaldean. Hika teatroa
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Azaroak 23, igandea.
17:00, Gurea. 5€

TESTURIK GABEA

 

Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da.

Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen zaitu eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!