Aurtengo Amasako jaien egitaraua

Ainhoa Gil 2025ko urr. 29a, 12:29

Auzotarren artean antolatzen dituzte Amasako jaiak. Irudian, Aimar Iraola, Kepa Otegi eta Manex Ugarte.

Azaroaren 8an egingo dute herri-bazkaria eta San Martin egunean bertan lehertuko da jaien hasierako suziria. Aurreko lan guztiak amaituta, eguna iristea besterik ez da falta jaietan murgiltzeko

 

Egitaraua

AZAROAK 8, LARUNBATA

12:00 Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta. Ondoren, kalejira herriko gaztetxoen eskutik.

14:00 Herri bazkaria.

18:00 Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.

23:30 DjNaza txosnan.

AZAROAK 11, ASTEARTEA / SAN MARTIN EGUNA

10:30 Meza.

12:00 Bertso Pilota jaialdia. Pilotariak: Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi Mikel Goñi, Iker Urmeneta. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia.

18:00 Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.

19:00 Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera.

AZAROAK 12, ASTEAZKENA

17:00 Mus txapelketa herrikoia Kultur Etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen-ematea egunean bertan.

17:30 Herri-kirolak umeentzat.

19:00 Toka txapelketa herrikoia.

AZAROAK 13, OSTEGUNA - OILASKO JOKUA

06:00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

AZAROAK 14, OSTIRALA. ALKANDORA EGUNA

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian. Ondoren, txokolate beroa.

19:20 Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.

19:30 Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.

23:30 Kalume taldearen kontzertua, txosnan.

AZAROAK 15, LARUNBATA

11:00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.

16:00 Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.

18:30 Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.

23:30 Erromeria Olgetan taldearen eskutik, txosnan.

AZAROAK 16, IGANDEA

18:00 Herri-kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.

Ondoren, Martina Sorginaren igoera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!