San Martin jaien egitaraua abiatu da Amasan. Eguardian Marianito dastaketa izan dute, Ai Ama! taldeak girotuta. Ondoren, herri bazkaria egin dute frontoian. Arratsaldean, Iraunkorrak txarangaren kalejira izango dute, eta gaua DjNaza-ren emanaldiarekin hasiko da txoznan.