Jaitsi da Martina Sorgina Amasara

Aiurri 2025eko azaroaren 12a

Arratsaldean, umeentzako ipuin saioa izan zen Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik. Ondoren, iritsi zen txupinazoa, eta Martina Sorgina jaitsi zen Amasara, jaiei hasiera emanez.

Datozen egunetako egitaraua:

AZAROAK 12, ASTEAZKENA

17:00 Mus txapelketa herrikoia Kultur Etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen-ematea egunean bertan.

17:30 Herri-kirolak umeentzat.

19:00 Toka txapelketa herrikoia.

AZAROAK 13, OSTEGUNA - OILASKO JOKUA

06:00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

AZAROAK 14, OSTIRALA. ALKANDORA EGUNA

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian. Ondoren, txokolate beroa.

19:20 Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.

19:30 Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.

23:30 Kalume taldearen kontzertua, txosnan.

AZAROAK 15, LARUNBATA

11:00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.

16:00 Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.

18:30 Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.

23:30 Erromeria Olgetan taldearen eskutik, txosnan.

AZAROAK 16, IGANDEA

18:00 Herri-kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.

Ondoren, Martina Sorginaren igoera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!