Giro bikaina sortu da Amasako pilotalekuan. 17:30etan hasita, haurrentzako herri-kirol saioa egin dute bertan. Bi taldetan banatuta aritu dira, kirol ezberdinetan trebatzen eta lehiatzen. Irribarretsu aritu dira kirolari gazteak lokotx-bilketan, ingudean, zaku-lasterketan, txingetan, korrika, karretilarekin...