Egun borobila Amasan

Aiurri 2025eko azaroaren 13a

Egunari goizeko 06:00etan eman zaio hasiera, herriko gazteek baserriz baserri egin duten ibilaldiarekin, trikitilarien doinuez lagunduta. Ondoren, elkartean ospatu dute Gazteen Bazkaria, eta arratsaldean, 17:30ean, soka dantzak eta aurreskuak hartu dute plaza.

Jai giroa iluntzera arte luzatuko da: 21:00etan Gazteen Afaria egingo dute Iturri-goxo jatetxean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!