Oinkariren 50. urteurreneko abestia ondu du Korrontzi taldeak

Aiurri 2025eko azaroaren 14a

Agus Barandiaranek egin du kantua, eta hitzen egilea Oihana Iguaran. Urteurreneko asteburuaren atarian aurkeztu dute kantua.

KORRONTZI - OINKARI 50

Ilusio bat oin puntaz punta
bidea zabaltzen hasi
eta oinutsik ohartzerako
zorua dardarazi.

Sueltoan kide, sarean libre,
oreka taldeagan;
plazara irten nahiko luketen
mila amets ganbaran.

Eskuak zapi, zapiak soka,
kate bat begiz begi pausoka,
eskuak, zapi, soka, pausoka… (bis)

Etorri, heldu sokari,
hartu bide hau opari
amaierarik bistan ez duen
bizi-zikloan Oinkari (bis)

Astindu oinak harrotu lurra
mugimendua_eragin
biltzen gaituen haizea denon
zurrunbilo_izan dadin.

Ehunka oin eta arnas bakarra
dauzkan gorputz honekin
lehengo bideak gerorantz lorratz
berrituen oinekin.

Xehetasunak

Taldea / Grupo: Korrontzi.

Kantuaren izenburua: Oinkari 50.

Musika: Agus Barandiaran.

Hitzak: Oihana Iguaran.

Musikariak:

  • Agus Barandiaran: Trikitixak eta ahotsak.
  • Ander Hurtado de Saratxo: Perkusioak .
  • Kike Mora: Baxu elektrikoa.
  • Alberto Rodríguez: Gitarra akustikoa.

Dantzariak: Oinkari: Dantza Taldea.

  • Ainhoa Barandiaran Mujika
  • Aitor Saralegi Lopez
  • Araitz Arretxe Etxeberria
  • Belen Ugartemendia Beracoechea
  • Eneko Arteaga Usandizaga
  • Hilario Ugalde Odriozola
  • Iratxe Bidaola Larrea
  • June Tejeria Larrarte
  • Amaia Aizpurua Echeverria
  • Beñat Beobide Martinez
  • Elene Zeberio Lopetegi
  • Gorka Granado Terrones
  • Maren Goya Bidaurreta
  • Mattin Etxebeste Sanzberro
  • Onditz Esnaola Etxeberria

Koreografia egilea: Oinkari Dantza Taldea.

Musika ekoizpena: Agus Barandiaran.

Audio nahasketak: César Ibarretxe.

Masterizazioa: Mario G. Alberni (Kadifornia).

Makillaje: Amaia Urrestilla.

Road manager: Gaizka Vallejo.

Argazkia: Guille Urkijo.

Kamera eta edizioa: Aitor Unzu.

Kamera: Fidel Etxeberria.

Grabazio teknikariak: Josu Sanz Urretabizkaia & Joseba Aldasoro Alberro.

Kokapena: ABS Ikus-entzunezko zerbitzuak (Hernani).

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!