Lokotxak biltzen, txingekin, korrika, karretilan, ingudean eta trontzan neurtu dituzte indarrak Amasa eta Segurako gazteek. Herri-kirol saioari amaiera emateko, sokatira ere egin dute.
Bi erronda egin dituzte. Amasarrek irabazi dute lehena, segurarrek bigarrena. Sokatiran berriz, amasarrak gailendu dira.
Giro bikaina sortu da pilotalekuan. Harmailak bete egin dira eta umore ederrean aritu dira lehiakide guztiak.
Martina sorgina agurtuta, datorren urteko festen zai geratuko dira amasarrak.