Amaitu da Xuhar Pazosen deklarazioa

Ainhoa Gil 2025eko azaroaren 17a

Tolosako Epaitegitik atera berri da Xuhar Pazos gazte billabonatarra. Aiert Larrarte abokatuak egin ditu adierazpenak:

"Xuharrek deklaratu du egun horretan zer egiten zuen Tolosako iñauteritan, zer ikusi zuen, zein momentutan jaso zuen pilotakada eta zer ondorio izan duen geroztik. Hemen eztabaitu behar dena da ea poliziak 'antidisturbios' materiala erabili zuenean, ondo erabili ote zuen, legea betez erabili ote zuen, behar zen distantzian eta altueran bota ote zuen..."

"Beste lekuko batzuk eskatu ditugu eta irudi batzuk ere ekarriko ditugu. Ertzainak pilotak nola botatzen dituen ikusten da eta gure ustez ez du altuera egokian botatzen. Gure helburua da hau epaiketa publiko batean eztabaidatu ahal izatea, jendearen eta prentsaren aurrean", gaineratu du Larrartek. 

20 minutuz aritu da Xuhar epailearen aurrean eta, Aiert Larrartek adieraz duenez, "epaileak jarrera ona izan du. Ez da kasua artxibatu zuen epaile bera". Xuhar bera, Aiert Larrarte abokatua eta Ertzaintzaren abokatuak sartu dira epaitegira.  "Ertzainen abokatuek galderak egin dizkiete Xuharri eta epaileak moztu egin behar izan die. Gogorarazi die Xuhar biktima dela eta ez dela bere eginbidea eta ekintza aztertzen ari, Ertzaintzarena baizik".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!