Gogoan hartu behar da Oinkari dantza taldearen mende erdiko ibilbidea ospatzeko xedez, 150 dantzari eta dantzari ohiek Olaederra kiroldegian plazaratu zutela “50 urte dantzan” ikuskizuna. Emanaldi hura grabatu zuten EITBko kamerek, hain zuzen.
Oihana Iguaranek egin zuen gidoia eta arduratu zen zuzendaritzaz, Iñaki Dieguez izan zen musika zuzendaria, eta Hodei Arrastoa, Oihan Carramiñana eta Agurtzane Intxaurraga aktoreek gidatu zuten. Bestalde, makina bat musikarik hartu zen parte gonbidatu gisa,. ordu eta erdiko emanaldi gogoangarri hartan; besteak beste, Garikoitz Mendizabal, Gorka Zabaleta, Pello Ramirez eta Korrontziko Agus Barandiaran.
Aiurrik egindako argazki-sorta, ikusgai, hemen.