Errigoraren inguruko 'Sustraitik Espaziora' dokumentala, bihar Villabonan

Bihar arratsaldean, 19:30etan hasita, 'Sustraitik Espaziora' dokumentala izango da ikusgai Amasa-Villabonako Gurea zineman. Errigora ekimena barru-barrutik erakusten duen dokumentala da honakoa eta, sarrera doakoa da.  

2013an ospatu zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zuena.
Dokumental honen bitartez, Errigoraren jarduna eta hausnarketak barrutik ezagutuko ditugu: kontserba-etxeko produkzio-lerrotik hasi eta euskararen
aldeko Santxikorrota lasterketaraino. Hamaika bilera, auzolan, banaketa, ezintasun… begibistan.

Iraupena: 53 min. Urtea: 2026ko urria
Hizkuntza: Euskaraz. Azpitituluak gazteleraz eta frantsesez.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!