Toledoko hitzarmeneko ordezkaria da Barandiaran, eta haren ustean pentsio sistema ez dago arriskuan baina ezinbestekotzat jo du babes neurriak ezartzen jarraitzea. Balioan jarri zuen jeltzaleek Madrilen egindako lana: "EAJk lortutako akordioari esker bete dira pentsiodunen eskaera nagusiak”. Hala nola, pentsioen igoera KPIra lotzea eta alargun-pentsioen igoera orokorra.