“Lan egiteko gogoz gaude, eta Andoaingo herria merezi duen lekura eraman nahi dugu. Izan ere, anbiziorik eduki ez duen EH-Bilduren zortzi urteko gobernua jasan dugu. ilusioz eta konbikzioz gainezka gatoz, egoera aldatu eta hobetu daitekeela pentsatu dugulako. Badaukagu eskarmentua horretarako. Bederatzi emakumek eta zortzi gizonezkoek osatzen dugu. Eta ikus daitekeenez, aurpegi berri ugari ageri dira taldean. Era horretan, lehen zazpi postuetan hiru berriak dira”.
PSE-EEren hautagaitza “berrikuntza, eskarmentua eta ezagutza batzen dituen” taldea dela erantsi zuen. Euren ustean EH-Bilduren alternatiba bakarra da. Azkenik, hauteskundeak irabaztera doazela adierazi zuen: “Alkatetza lortu nahi dugulako eta Andoaingo etorkizuna beste alderdien esku geratu geratu ez dadin”.
Lainezek banan bana aurkeztu zituen zerrendakideak, lehen bederatzien xehetasunak eskainiz:
- 2. Jose Luis Verdasco (41 urte). Ezkondua eta haur txikien aita. Euskalduna. Enpresa zientzietan diplomatua, eta administrazio eta empresa zuzendarirtzan lizentziatua. Enpresa pribatuan lan egiten du, finantza arduradun gisa.
- 3. Txoni Parrón (54 urte). Ezkondua eta haur baten ama. Lan zientzietan lizentziatua, FCA-UGT sindikatuko Ekintza Sindikaleko idazkaria, UGTko sindikalista da Iberdrolan, eta kudeatzaile gisa lanean ari da egun. eta. Gehituko lehendakaria izan da, Donostiako Berdintasun Arloko Kontseiluko kidea da. Andoaingo Udaleko zinegotzia da egun.
- 4. Petri Romero (45 urte). Bi haurrren ama. Egun, Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzordekia da Oria eskualdetik, eta Andoaingo Udaleko zinegotzia da.
- 5. Oscar Mendo (47 urte). Ezkondua, haur baten aita. Euskalduna. Lanbide Heziketan 2. mailako ikasketak dauzka. Garraio eta mezularitzako alorreko enpresa pribatu bateko administraria da.
- 6. Merche Luis (43 urte). Santaderren jaioa eta haur baten ama. Magisteritza diplomatua (atzerriko hizkuntza eta ingelesa). Enpresa pribatuan lan egiten du, zerbitzuen koordinatzaile gisa.
- 7. Raquel Rodriguez (29 urte). Euskalduna. Hautagaitzako kiderik gazteena. Goi teknikaria da arte eszenikoetan eta ikus entzunezko alorrean. Argazki eta laburmetraien arloko irakaslea da, kamera operario gisa. Ez dago PSE-Eera afiliatua, independiente gisa aurkezten da zerrendan.
- 8. Raquel caballero (44 urte). Euskalduna. Geografia eta Historian lizentziatua. Informazio bulego ezberdinetan eta Hernaniko zahar egoitzan lan egin izan du. Esklerosi Anizkoitzarren gaixotasuna jorratzen duen ADEMGI elkarteko kidea da.
- 9. Daniel Garcia (71 urte). Ezkondua eta bi seme alaben aita. Jubilatua. Andoaingo Udaleko zinegotzia da egun.
Zerrenda honako herritarrek osatzen dute: Patxi Muñoz, Oscar Garcia, Urania Galo, Daniel Fuente, Almudena Lamaza, Marino Rodriguez, Luisa Fuentes eta Estanis Amutxastegi.