Andoaingo emakume langileen erakusketaz gozatzeko azken egunak

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 2a, 12:44

“Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak” argazki erakusketak ateak itxiko ditu larunbat iluntzean. Erakusketa atondu duen Itsaso Mendiluzek jakinarazi duenez, 18:00etatik 20:30etara Basteron bertan egongo da. Bide batez, Andoaingo emakume langileen inguruko argazki gehiago jasotzeko prest dagoela adierazi du. Mendiluze dagoeneko hirugarren erakusketa baterako materiala jasotzen ari da.

Herria herri egin zuten emakumeen erakusketa

Itsaso Mendiluzeren zuzendaritzapean, Andoaingo emakumeen historia biltzen duen erakusketaren bigarren atala ikusgai dago Bastero Kulturgunean. 1910 eta 1981 urte arteko dozenaka argazki eta iruzkin ikusgai izango dira apirilaren 6ra biarte.

“Herria herri bilakatu zuten emakumeak” erakusketaren bigarren zatia Basteron ikusgai dago, joan den ostegunaz geroztik. Andoaingo auzo eta kaleetan dendari gida lan egin zuten emakumeak hartzen ditu protagonista erakusketak. Ana Carrere alkateak eta Itsaso Mendiluzek erakusketako egileek hartu zuten hitza erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Carrerek esan zuenez,  “beharrezkoa dugu erakusketa, geure historian ezkutatuta eta ahaztuta egon diren Andoaingo emakume askori ikusgarritasuna eskaintzen dielako”. 

Itsaso Mendiluzek adierazi zuen erakusketak emakume langileen ibilbidea islatzen duela. “Gaurko jendartea defintitu duten emakumeak dira guztiak ere, gogorarazten digutenak nortzuk garen eta nortzuk eman diguten aukera garena izateko”. Mendiluzek eskerrak eman zizkien argazkiak utzi eta informazioa eskura jarri diotenei, “euren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke erakusketa antolatzea. Informatzaile berriengana hurbildu ahala, argazki eta datu berriak ari naiz pilatzen, eta badago materiala hirugarren erakusketa baterako”. Etorkizunean liburu bat argitaratzeko asmoa ere aipatu zuen Mendiluzek. 

Apirilaren 6ra arte zabalik

Argazki-erakusketa astelehentik ostiralera (10:30-13:00 eta 16:30-20:00) eta larunbatean (10:30-13:00) zabalik dago, Basteroko erakusketa gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!