- “Edukiontzi grisaren irekiera ez mugatzeko konpromisoa hartzen dugu, birziklatzearen aldeko neurri proaktiboak hartzearekin batera”.
- “Aparkaleku gehiago sustatuko ditugu, Ondarreta eta Extremadura kaleetako urbannizazioa hobetzearekin batera”.
- “N1 eta A15 errepide inguruetan panel akustikoak ezartzea eskatuko diogu Aldundiari”.
- “Zakurrak solte ibiltzeko guneak sortuko ditugu”.
- “Euskara ikastea doakoa izateko proposamenari eutsiko diogu”.
- “Udal liburutegi berria eta igerileku irekia eraikitzea sutstatuko dugu”.
- “Leitzaran Parke Naturala izendatzeko lan egingo dugu, gainerako erakundeekin batera”.
- “Turismo eskaintza handitu eta gaua igarotzeko ekimen bat sustatuko dugu”.
- “Tokiko enpleguaren mahaia sortzea proposatzen dugu, eta eskualdeko garapen agentzia sortzeari azken bultzada emango diogu. Langabezian dauden andoaindarren kontratazioa sustatuko dugu, herrian bertan egin beharreko hainbat lanei begira”.
- “Tokiko merkataritza sustatzeko baliabideak jarriko ditugu, lokal hutsetan merkatalgune berrien irekiera sustatuz”.
- “Adinekoei begira, esperientziaren eskola martxan jartzea proposatuko dugu”.
- “Puntu beltzei eta eraso sexisteti begira, Andoainen horrelakorik ez egoteko lan egingo dugu. Emakumeen etxea jarriko genuke”.
- “Gazteen kontseilua sortu nahi dugu eta besteak beste GazteGaua martxan jartzea proposatuko dugu”.